Oiloa (emea) edo oilarra (arra) (Gallus gallus, batzuetan Gallus gallus domesticus) https://encrypted-hegazti domestikoa da, hegan egiten ez dakiena, moko sendoa, gandor gorria eta luma ederrak ditu. Mundu osoan hedatua dago.Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen hartzen du euskaraz: arra oilarra da, emea oiloa, ar gaztea, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa, eme gaztea oilanda eta kume jaioberria txita.Orain dela 5.000 urte inguru domestikatu zen. Indian eta Birmainian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, Indiakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak, eta zabaldu ere handik zabaldu zen Persiara, Mesopotamiara eta handik erromatarren bidez Europara. Mundu guztian zabaldua dago gaur. Artoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera. Libornoko zuria, Leghorn-eko zuri gorria eta Wyandotte-koa dira erruleetan ezagunenak; Islandiakoa, Plymouth-ekoa eta Hampshire-koa aldiz haragitarakorik ezagunenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina